B.H.I ORIXE I.E.S
Non gaude
Aurkezpena
Orixe
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Derrigorrezko bigarren Hezkuntza
Batxilergoa
Zereginen ikaskuntzako gela
  PROIEKTUAK
Agenda 21
Euskararen Txokoa
HBEH
IKTen erabilpena inglesez
Lanbide tailerra
Ordenadorez lagunduriko esperimentazioa
Orientazioia
 ZERBITZUAK
Jangela D.B.H
Garraioa
Guraso elkartea
Kirol eskola
Guraso eskola
 Idazkaritza
Izapideak
Helbidetegia
moodle
Moodle
 
Plazaguneak garatuta
Pio Baroja Institutua: Historia
                    Orixe

Aspaldiko ohitura da Tolosan eta horrelaxe jarraitzen du, hainbat ikastetxe publikori, kultur etxeri, plazari, kaleri... beti jarri izan zaizkio Tolosakoak izan diren kultur pertsonen izenak. Horrela dauzkagu Tolosan izen hauek: Lopez-Mendizabal, Antonio Mª Labaien, Samaniego, Gorosabel, Cecilia Guilarte, Emeterio Arrese, Lizardi, Aitzol... eta Orixe, beti ere kultura erakundeekin lotuta.

Ohitura hori errespetatuz jarri zitzaion gure institutuari ORIXE idazle handiaren izena. baina nor izan zen ORIXE?

Nikolas Ormaetxea 1888ko abenduaren 6an jaio zen Orexan. Etxean ezin hirukiak hazi ta horietako bat, Nikolas, Uitzira eraman zuten familiako batengana. Uitzin, nekazaritza eta artzaintzan eman zuen bere gazte denbora.

Mutil argia, herriko apaiz eta maisuaren eraginez, 1905ean Xabierreko jesuitetan sartu zuten. Xabierretik, 1907an, Loiolara pasatu zen bere ikasketekin jarraitzeko. Euskal lurraldea utzi eta,1910ean, Burgos-ko La Merced ikastetxean bi urtez klasikoak, bereziki grekoak eta latinoak,ikasi zituen. Burgos-en Erretorika 1912an bukatu eta Oña-n hiru urteko Filosofiako ikasketak egiteari ekin zion 1915ean burutu zituelarik, 29 urterekin. Ondoren hasten da Orixek berak zazpi urte beltzak deitutako aroa, Comillas-en eta 1917tik aurrera. Jesuitek hiru urteko maisualdia izan ohi dute. Orixek, ordea, sei bete zituen zeregin horretan (Comillas, Carrion, Tutera eta Xabier). Gramatika, Prezeptiba, Literatura eta Grekoa irakatsi zituen. Oña-n Teologiako hirugarren Ikasturtea hasi eta berehala (1823-1924), ikasketak etenarazita, Xabier-era bidali zuten, eta handik etxera. Ez zuen inoiz jakin garbi zergatik.

Errepublika aurreko urteak euskal lanetan eman zituen, Bilbon: 1923-1928ko tartea Euskaltzaindian, R. M. Azkue eta Olabideren ondoan, eta 1928-1931ko tartea, berriz, Euzkadi egunkarian, euskal orriaren zuzendari gisa. Ezaguna zuten euskaltzaleek Orixeren izena Jesus'en Biotzaren Deya-n eta RIEVen egindako lanengatik.

Gerra aurrea, 1931tik aurrera, Orexan egin zuen "Euskaltzaleak" elkartearen enkarguz Euskaldunak poema nazionala lantzen. Gerrate zibilak bere sorterrian harrapatu zuen, eta San Kristobaleko kartzelan sartu sei hilabetez. Handik atera eta, berriro atxilotzera zetozkienei ihes eginez, Ipar Euskal Herrian babestu zen 1938an. Erbestealdi luzea bezain latza suertatu zitzaion bizitzea (1938-1954). Lehen urteak Ipar Euskal Herrian eta hemendik hurbil egin zituen, askotan noraezean; Donibane Lohizunen bi urte (1938-1940), Saubion-en hiru (1940-1943), Betharraman-en beste hiru (1943-1946), Bidarrain bi (1946-1948) eta azkenik, berriro Donibane Lohizunen (1948-1950).

Alemanek Frantzia okupatu zutenean (1940), Orixe Gurs-eko zelaian barneratu zuten, hiru hilabete t'erdi. Azken lau urteak (1950-1954) Amerikan egin zituen: sei hilabete Guatemalan, eta beste denboraldi guztia El Salvador-eko Zaragoza herrian. Hango lurraldea biziki gustatu zitzaion eta lanerako giro egokia aurkitu zuen, aukerakoa. Bere bizitzako azken zazpi urteak han eta hemen egin zituen Orixek, lekuz aldatuz: 1956a arte Lazkaon, gero Tolosan eta urte horren azken aldera Orexan; 1958tik aurrera, Joxemari Aranalde ilobarekin, Arama eta Añorgan, 1961ko abuztuaren 9an Añorgan hil zen arte.

Bere herrian, erbestean bezalaxe, nahikoa erromes ibili zen. Baina beti lanerako gosez. P. Iztuetak dioen bezala, egia da herriratzean, beste askori gertatutakoa gertatu zitzaiola Orixeri ere: aurrean zeukan Euskal Herri hura ez zela gerra aurrean ezagutu zuena bezalakoa. Gerrate ondoko belaunaldi berriak jadanik bere sarrera egina zuen euskal munduan eta Orixe-ri arrotz eta arbuiagarri egiten zitzaizkion luma gazte horien hainbat jokabide eta pentsamolde. Orixe garai bateko autore gidaria izatetik autore miretsia izatera pasatu zen. Eta halaxe izanez itzali zitzaigun.

http://www.argia.com/mendea/pertso/61orixe.htm

http://www.gipuzkoa.net/kultura/km/euskara/orixe.

 
 
Orixe: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
ADIM
adim
eInika
ENGLISH CORNER
G+20