Orixe Bigarren Hezkuntza Institutua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikastetxe
publikoa da. Duela 30 urte inguru sortu zen eta hezkuntza eskeintza aldatzen
joan da, legeriaren bilakaerarekin batera. Hasieran, Irakaskuntza Ertaineko Institutua
izan zena eta HSAOLen ezarpenaren ondorioz oraingo egoerara iritsi da.
Tolosako Santa Luzia auzoan kokatuta dago, herri honetako hezkuntza eskeintza
publikoa konkentratzen den tokian. Aldamenean ikastetxea hauek aurkizten dira:
Samaniego Herri Ikastexea (Haur eta Lehen Hezkuntza) eta Tolosaldea Institutua
(Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutua)
Gure eskeintza DBH (260 ikasle), Batxilergoa (208 ikasle, hiru modalitateetan:
Giza eta Gizarte Zientziak, Natur eta Osasun Zientziak, eta Teknologia), Erdi
mailako Lanbide Heziketa ziklo bat (Kirol Ihardueren Gidaritza Natur Ingurumenean
izeneko zikloan 25 ikasle bi ikasturteetan ), eta bi Zeregin Ikasketa Gelak
(7 ikasle).
Gure ikasle gehienak Tolosaldea eskualdeko herrietatik datoz eta D ereduan
ikasten dute: DBHn 244 ikasle (260etatik) eta Batxilergoan 185 ikasle (208etatik).
Web orri hau osatzen duen ataletan gure ikastetxearen informazioa izango duzu.
Zuk nahi duzuna ez baduzu hemen aurkitzen ez zalantzarik izan eta guri deitu,
edo guri idatzi korreo elektroniko erabiliz. Gustora erantzungo dizugu.
|