Trigonometria

Trigonometriak hirukien alde eta angeluen arteko erlazioak aztertzen dituenez, angeluaren kontzeptua eta bere neurriak berrikusiko ditugu.

ANGELUA: Puntu berean hasita bi zuzenek mugatutako planoaren eremua da. Sorburu berari angeluaren erpina deitzen zaio. Angelu baten kokapena edozein izan daiteke, baina erosoago lan egiteko, erpina koordenatu jatorrian eta hasierako aldea abzisako ardatz positiboan jarriko ditugu. Angelu positiboak erlojuaren orratzen aurkako norabidean neurtzen dira eta negatiboak, aldiz, norabide berean.

Gradutan neurtuta angelu baten irudia agertzeko zuzenean idatzi eta intro sakatu, edo erabili haunditzeko eta txikitzeko geziak.
 

 

1 Adierazi 20, -60, 120, 180,-200, 270 eta -300 angeluak eta begiratu zein koadrantetan gelditzen da bukaerako aldea.

 

Jarri irudian agertzen den angeluaren neurria eta sakatu intro. Asmatzen baduzu alde horia berde jarriko da kontrako kasuan gorri.(Laguntza: angeluen neurriak 10en multiploak dira eta kontuz negatiboak ere ager daitezke).