Funtzioen deribatuak

Deribatuaren kontzeptua erabiltzen da egoera baten aldaketa zein azkar gertatzen den neurtzeko. Horregatik, Fisika, Kimika, Biologia, Ekonomia eta Soziologian ere erabilgarria  dira.

Tarte handi batean aldakuntza ezagutzeak ez du gauza handirik adierazten; hori dela eta, tarteak ahal den txikienak erabiltzea komenigarriagoa da, horrek aldiuneko aldakuntza eta  puntu batean deribatura eramaten gaituelako.

Aipatutako aldaketaren azkartasuna (deribatua puntu batean) zuzen ukitzailearen maldarekin azter daitekeela konturatzea aurkikuntza arras garrantzitsua izan da. Izan ere, puntu batean zuzen ukitzailearen maldaren balioa hazi  ahala, puntu honen alboan funtzioaren balioaren aldaketa  azkarrago doa.