Funtzioaren bidez, modu erabilgarri deskribatzen dira magnitudeen arteko erlazioak.
Adibidez, m izeneko magnitudea, n magnitudearen bikoitza bada, horrela idatziko dugu.
Adierazpen hau begiratuta, jakin badakigu m-ren balioa n-renaren bikoitza dela.
Funtzioak izendatzeko letrak erabiltzen ditugu; Euler matematikaria izan zen idazkera mota hau lehen erabili izan zuena, eta funtzio kontzeptuaren oinarria jarri zuena ere bera izan zen.