Appletei buruz

Webgune honetan agertzen diren applet gehienak, nippe Descartes delakoan oinarrituta daude.

Nippe (Núcleo Interactivo Para Programas Educativos) honek ahalbidetzen du appletak edo eszenak kopiatu, tartekatu webgune batean, bai dauden bezala, bai komeni zaizkigun aldaketak eginez.

Are gehiago, “hustu” egin ditzakegu, eszena erabat berria sortzeko, gure helburuetara egokituz alegia.

Kasu gehienetan azken hau egin dugu; appletek zeuzkaten ezaugarriak kendu eta guk nahi genituenak jarri, appletaren estetika eta helburuak erabat aldatuz.

Beste zenbait kasuetan appletek, gure ustez, oso ondo betetzen zuten helburu pedagogikoa, beraz, zeuden bezala tartekatu ditugu webgunean, euskeratuz.

Bukatzeko, appletak ere erabili izan ditugu “Menuak” taxutzeko, nabegatzaile moduan erabiliz.