Atal honetan bektoreen kontzeptua aztertuko dugu hasieran, bere hiru ezaugarriak definituz. Ondoren bektoreen arteko eragiketei begirada bat eman eta planoko oinarria zer den ikusiko dugu. Aipamen berezia egingo zaio biderkadura eskalarrari, Fisikan duen garrantzia handia ikusita.
Atal honen bigarren zatian, erreferentzi-sistema zer den aztertuko dugu, eta hemendik abiatuta, zuzen baten ekuazioaren esannahia.
Aurrekoa finkatu eta gero, zuzenen arteko posizio erlatiboak, zuzenen arteko angeluak, distantziak, paralelotasuna eta perpendikulartasuna miatuko dugu.
Atalari bukaera emango diogu, leku geometrikoaren esanahia azalduz.