Sarrera

Algebra, Matematikako adar garrantzitsuenetako bat da. Babilonian eta Egipton garatu zen, eta gehien bat lehen eta bigarren mailako ekuazioak ebazteko erabiltzen zuten. Algebrak badu bere hizkera propioa, hizkera algebraikoa deitzen dena. Orain erabiltzen dugun sinbolismoa René Descartes-ek matematikari eta filosofoak proposatu zuen. Oraingo honetan aztertuko duguna ondoko hau da:

- Bigarren mailako ekuazioak.
- Ekuazio frakzionarioak.
- Ekuazio esponentzialak eta logaritmikoak.
- Ekuazio ezrazionalak.
- Lehen eta bigarren mailako inekuazioak.